sábado, 21 de agosto de 2010

Zenbakiak/Osatu falta diren zenbakiak


Fitxa honetan ikasleek seriearen zenbakiak osatu behar dituzte.
Oso egokia da seriea nolabait menperantzen duten ikasleentzat.


viernes, 20 de agosto de 2010

ESKOLA GAIA. "Objektuak ikasten"


HIZKI ZOPA:
Fitxa honen helburua zera da: ikasi eta irakurri eskolan dauden objektuen izenak eta gainera, irakurmena landu.
Nori zuzendua dago?: 6 urtekoentzakoikaleentzako.Gaia eskola da.
Kontsigna: egin beharra dagoena zera da: hitzen "A" hizkia borobildu eta euskarazko eskolako objektuen izenak irakurri.


AURRE EKINTZAK:
  • Eskolarako maiz erabiltzen diren objektuak ( arkatzak, borragomak, zorrozkiloak, etab...) hartuta galdetu zer den gauza bakoitza honako egitura hau: ZER DA HAU? erabiliz eta erantzun: "HAU ( ARKATZA) DA".


  • Zenbait objektu bildumatik hartu bat eta galdetu zein falta den.


  • Hizki zopak egokituak burutu izenak ezagutzeko.









Eskola gaia1

lunes, 11 de agosto de 2008

GORPUTZA. "Zenbat dituzu"


EKINTZA: Fitxa honetan haurrek gorputz atalak zenbatu eta zehaztu behar dituzte.

ADINA: 5 urte.

AURRE EKINTZAK:


  • Ekintza hau burutu aurretik gorputz adierazpeneko ariketa ugariak ( abestiak, psikomotrizitatea etab.) egin beharra dago.

  • Ariketa hauek eginketari esker haurrek gorputz atalak euskaraz izendatzen jakin behar dute.

GARAPENA:



  • Fitxa erakutsi eta azaldu hartan ikusten dutena.

  • Gero haiek zer den gorputz atala zehaztu behar dute eta aldi berean, zenbat dituzten.

EMAITZAK:


Adin honetako haurrek ez dute inolako zailtasunik fitxa ongi burutzeko, baina gorputz atalen izendapena indartu beharra dago.

domingo, 10 de agosto de 2008

JOSTAILUAK. "Jolastekoa dena margotu".



EKINTZA: Fitxa egin. Margotu jolasteko balio duena
ADINA: 5 urtekoentzako haurrak
MATERIALAK: Fitxa egin. Jostailu batzuen argazkiak eta benetazko jostailuak haurrek manipulatzeko.
GARAPENA:




  • Jostailuen txartelak banatu eta izendatu zer den jostailu bakoitza.


  • Jostailuen izendapenaren ondoren arbelan idazmena lantzen da eta irakurmen globala lantzen da. Haurrek irakurmena gaitasuna dutenez kontsigna ondokoa hau. "Margotuko duguna arbelan hizki haundiz idatzido da"ematen da eta haurrek. Beraiek :katua, kometa, abioia, irakurtzen dute arbeletik.


  • Azkenean margotzekoa dena (fitxakoa), logikak pitin batez lagunduta, haurrek asmatzen dute.
    Segidan KAMIOA idazten du andereinoak.